XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehigarrizko erabakietan, ematen zaizkien egitekoak kontutan hartuz onentzat jotzen diren Kidegoak sortzen ditu legeak, karrera edo lanbide batek bereak dituen eduki bateratzaileka eta administrazio-ihardun guztiei ohizkoak zaizkien kudeaketa-eginkizunak betetzearen arabera egituratuz.

IV. Legeak, bere IV. Idazpuruan, funtzionari publikoen estatutu-errejimena jasotzen du, egoera horretara heltzeko eta funtzionari izatea galtzeko direlako moduak arautzen ditu eta hiru zutaberen gainean eraikitzen da administrazio-karrera: Gradua, barne-mailatan gora egitea eta tokiz aldatu ahal izatea.

Azkenik, estatutu-errejimenari buruzko gainontzeko aldeak artikulatzen ditu, Funtzio Publikoaren beste ordenamenduetan ohizko izan denaren antzera, zenbait berarizkotasunen kaltetan gabe, eta horiek, garrantzi gutxikoak edo batipat teknika mailakoak direnez, ez dute beste inolako oharpiderik behar.

V. Zerbitzu egiten dion herriaren bidezko eskabideei erantzungo dien elebidun Administrazioa sortzea ezin alboratuzko beharra denez, Funtzio Publikoaren hizkuntz normalkuntzari heltzen dio legeak bere V Idazpuruan.

Horretako, beste formulazioa egiten du legeak, horrela, hizkuntz eskakizuna, lanpostuak berekin daraman elementutzat hartuz, oinarri izanik, aurreko legeetan egindako egiturari jarraiki.

Ikuspuntu hau oinarritzat hartuz, funtzio publikoaren eremuari buruzko arau-formulazioak hiru alderi eragiten die: Agintze-indarra erabilgarri izan daitekeen uneari begira era ezberdina izango duen hizkuntz-eskakizuna lanpostuan sartzeko baldintza gisa sortzea;

sartzeko deiak hizkuntz beharrei egokitzea, dauden eskabideei erantzuteko behar hainbateko giza-baliabidez hornitu ahal izateko Administrazioei bide emanez, eta, azkenik, hizkuntz eskakizuna eskatzerik ez denean, euskeraren ezagupena merezimendu gisa neurtzea.

VI. Euskal Funtzio Publikoa osatzen duten langileen arauketa osatuz, lan-itunepeko eta behin-behingo langilegoa eta bitarteko funtzionariak hartzen ditu barne legeak.

Estatutu-errejimena berdin ezartzea ohartematen da hauentzako, horien zerrendaren nolakoak berak dakartzan ezberdintasunak izan ezik, eta bestalde, aldi baterako sortu eta justifikatzen diren egoerek berenez ez duten iraupen-maila lortzea eragozteko beharrezko mekanismoak jartzen ditu.

VII. Aldi baterako erabakiek, funtsean, araupide-eremu berriari egokitzeko beharrezko neurriak, hori behin-betiko finkatu arteko aldi baterako errejimena eta, lege honek beteko duen araupide-eremurik ez zegoelako, haien lan-zerrendaren nolakoak eskatzen zuen estatutuan sartzerik izan ez zuten eta, beraz, Administrazioari aldi baterako zerbitzu egitera behartuta gelditutakoak euskal Funtzio Publikoan sartzeko bideei heltzen die.

Era honetan, orain arte lan-zerrenda finkoan sartzea galerazia zutenen bidezko eskabideei erantzuten zaie, horretako, berarizko lege-manuz edo jurisprudentzia-erizpidez horiek justifikatzearen kaltetan gabe, behar bezala egiaztatutako gaitasun-gradua onartu eta ebaluatzeari bide emango dien prozedurak erabiliz.